Image Image Image Image Image Image Image Image Image Image
Scroll to top

Top

No Comments

Jose Enrike Urrutia Capeau

Jose Enrike Urrutia Capeau
Alejandro Zugaza

ERAKUSKETA EXPOSICIÓN


2020ko otsailaren 6tik apirilaren 30era

Del 6 de febrero al 30 de abril de 2020

Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua

Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia

Rampas de Uribitarte, 3. Bilbao
Tel. 944 356 200
www.icasv-bilbao.com

Jose Enrike Urrutia aurkezteko esaldia

Joseba Sarrionandia

Ebroko baserria ja ez ei dago Durangotik zubia pasatu eta Iddorretako sarrera zaintzen, baina nik hantxe imajinatzen dut Jose Enrike praka laburrekin eta estanpa liburu bat eskuan, orriak pasatzen, eta orrien ertzean, hantxe aurreko Ibaizabaleko ur herdoil kolorekoa marrazten eta karretera jeneraleko kotxeen abiantzadaz idazten, eta gero ez dut zertan imajinatu, begiak itxita gogoratzen dut Kurutziagako jesuitetan ikastetxeko patioan 100 metroko arineketan, frankismoaren eta ergelkeriaren erresumatik eskapatzeko entrenatzen, 100 metro ez, baizik maratoi amaitezin bat tokatu zaigun arren gero, eta irakurtzen hasiko zen orduan, eta futbolean, eskuineko aurrelari moduan milioiko etxeetarantz jaurtitzen, eta ezkutuan erretzen, celtas laburrak edo tabako errubioa, Padre Daguerregaz frantsesa ikasten, eta behelainotan pintatzen, Joan Mirórenak bezalako formak eta mantxak, buruz behera interpretatzen zituenak Jose Julianek, eta uste dut abokatu ikasketak egin zituela aita konforme uzteko, koadrila alegerarekin tabernaz taberna edaten zuen artean Deustuko iluntzea, edo milimetroaz maitemindu zen elefantearekin konspiratzen zuen goizaldean argiaren bila, eta hala eraman gintuen behin Barkoxera hango mendi barrenei argi berezia zeriela kontatuz, eta etxean bezala sentitu ginen lekutan, mihinaren gainetik urnetan kenduta zizkiguten euskal berbekin solasean, hagatik du Jose Enrikeren euskarak Iddorretakoaren eta aldi berean Barkoxekoaren soinua, eta Momoitioko gorpezurrena eta Erronkariko elur ur latsena, eta argiaren bilaketak okerbideak dituenez, 1981eko otsailean Tejeroren estatu kolpean parte hartu zuen tanke batetan sartuta, baina bere buruaren jabetza errekuperatuz Tangerren jarraitu zuen argia bilatzen, eta txokolatea erretzen, eta orduan pintatutako koadroa daukagu salako etxean eta egia da muino gaineko etxeak amaitu gabe ematen duela, baina gertatzen zen etxekoek argia edaten zutela, eta gero, Jose Enrikeren bizitzaren errepasoarekin jarraitzeko, non zebilen Karmelo galduta han galdu zen Kapo ere, amamaren isilpeko artxipielagoan, malekoiko harresiaren gainetik oraindik kokuioak zebiltzala, Casablancako Kristoak uda arratsaldeetako ekaitz oineztarriak saihesten zituela boseolariak kontrarioaren kolpeak bezala, eta hala heldu zen denborarekin Jururúko badiara, giza-begik begietsi duten lurralde ederren eta atseginenera, non eta eguzkia kasabearen tamainukoa den, koadroetan pintatu duenez, eta hor ibili da azkenengo urteotan obserbazioaren objektibitatearekin ziguatera aztertzen, geometriaren subjektibitatearekin flamboianaren itzalaren margoa estimatzen, ametsen munduko bide helburu gabeekin hausnartzen, beste zibilizazio batzuren ezagutzaz guajiroekin eztabaidan, eta 12 gradu duen Hatueyrekin politikaz eta arteaz panfletoak zirriborratzen, hau da, errealitatea pintura eta literatura bihurtzen, eta gainera, pintura eta literatura errealitate bihurtzen, eta Jururúko argia enboteilatzen ikasi duenez gero, enkoadratzen esan nahi dut, argi apur bat horruntz eramaten ere hasi da, Ebroko baserririk ja ez ei dagoen arren, Iddorretadurangoetara bueltatzen delako Kapo lantzean behin, domusantu egunean eta beste batzuetan, bere argi arraroekin, ze badakizue zer esan zuen Jose Martik, bi aberri zituela, Kuba eta gaua, baina Kapok Jose Julianek baino aberri gehiago ditu, Euskal Herria eta Kuba, gaua eta argia, pintura eta literatura, iraganari zorra eta alegrantzia, eta gainera, e’npresa bat kudeatzen du inportazio-esportazio imajinarioena, koloretako amuak ekartzen ditu Sortaldeko arradetara eta argi enkoadratua eramaten du horruntz, denok edateko bezainbeste, Jururúko argitik, Jurantzoneko arnotik edo Santiagoko erronetik bezala, ez dago motiborik pentsatzeko Jururúko argia gorputzarentzat eta gogoarentzat onuragarria ez denik, hor duzue erakusketa eta, orduan, zabaldu begiak eta edan lasai koadroei darien argitik, hor dituzue formak eta koloreak eta, aspaldiko ipuin batean Jose Enrikek berak Rabelaisen aipu batekin gonbidatzen zigun legez, Lagonak, edatera!, ba horixe, lagunok, hortxe dugu koadroetako argia begietatik edateko.

Territorio del aire

José J. Baquedano

Sobre este papel el punto
la línea
la perspectiva
la geometría
el tono
el color
el dibujo
la composición
A través de paisajes mentales en la libertad de Apollinaire. A través de universos alquímicos con una oculta explicación. Tres móviles: el placer, el juego y el amor.
Tratando de resolver la contradicción de tiempo de pintar o el tiempo de vivir. Siempre, con una cierta distancia.
Generando y celebrando la alegría del color.
Mientras se abre la caja de Pandora.
(1982)

Frase para presentar a Jose Enrique Urrutia

Joseba Sarrionandia

Dicen que la casa Ebro ya no está frente al puente vigilando la entrada de Yurreta, pero es allí donde yo me imagino a Jose Enrique, en pantalones cortos y con un libro ilustrado entre las manos, pasando las hojas, dibujando las aguas de color herrumbre del río Ibaizabal y escribiendo en el margen sobre la velocidad de los coches que pasan por la carretera general, y luego no necesito imaginar, porque lo recuerdo perfectamente corriendo 100 metros libres en el patio del colegio de los Jesuitas, como entrenando para escaparse del franquismo y del reino de la majadería, lo que luego ha resultado no ser una carrera de 100 metros, sino que nos ha tocado un maratón interminable, y entonces empezó a leer, y a jugar al futbol como extremo derecho para chutar contra las casas del millón, y fumando a escondidas celtas sin filtro o tabaco rubio, aprendiendo francés con el padre Daguerre y pintando en la niebla, formas y manchas como las de Joan Miró que Jose Julian interpretaba mirándolas cabeza abajo, y creo que estudió Derecho para dejar conforme a su padre, y por eso se ponía a beber el anochecer de Deusto de bar en bar, en alegre compañía, o conspiraba al amanecer con el elefante enamorado del milímetro, en busca de la luz, y un día nos llevó a Barcus, Soule, contándonos que de aquellas laderas emanaba una luminosidad especial, y allí nos sentíamos como en casa jugando con las palabras que nos habían arrancado de la lengua en la infancia, es por eso que el vascuence de Jose Enrique tiene la sonoridad del de Yurreta y del de Barcus, y también la resonancia de las osamentas de Momoitio y de los arroyos de aguanieve del Roncal, y como la búsqueda de la luz tiene sus rutas extravagantes, participó en 1981 en el golpe de estado de Tejero encuadrado en un tanque, pero una vez recuperada su soberanía personal se fue a Tánger a seguir buscando luz y a fumar chocolate, y tenemos en la sala un cuadro pintado entonces y parece que está si acabar, pero es que la gente de la casa se bebían la luz, y después, para continuar con el repaso de su vida, resulta que Jose Enrique se perdió tras el rastro de Karmelo en el secreto archipiélago de la abuela, cuando los cocuyos todavía volaban sobre el muro del malecón, y el Cristo de Casablanca esquivaba los tormentosos relámpagos de las tarde de verano como esquiva el boxeador los guantazos de su rival, y así fue como llegó con el tiempo a la bahía de Jururú, al lugar más hermoso y placentero que ojos humanos hayan visto, donde el sol es del tamaño del casabe, tal como José Enrique lo pinta en sus cuadros, y por ahí ha andado en los últimos años, analizando la ciguatera con la objetividad de la observación, calculando el color de la sombra del flamboyán con la subjetividad de la geometría, reflexionando sobre los caminos sin fin del mundo de los sueños, discutiendo con los guajiros sobre la sabiduría en otras grandes civilizaciones, y emborronando panfletos sobre política y arte con Hatuey, que tiene 12 grado, es decir, convirtiendo la realidad en pintura y en literatura y además, transformando en realidad pintura y literatura, y como ha aprendido a embotellar la luz, o sea, a encuadrar la luz de Jururú, ha empezado a llevar un poco de luz para ahí, porque, aunque parece ser que la casa de Ebro ya no existe, Jose Enrique vuelve de vez en cuando a Yurreta y Durango, en el día de Todos los Santos y alguna otra vez, con sus luces extrañas, es que ya sabéis lo que dijo José Martí, que tenía dos patrias, Cuba y la noche, pero Capeau tiene más patrias que Jose Julian, el País Vasco y Cuba, tiene la noche y la luz, tiene la pintura y la literatura, tiene deudas con el pasado y tiene alegría, y es que, además, gestiona una empresa de exportaciones e importaciones imaginarias, trae anzuelos de colores a las radas de Oriente y lleva para ahí a cambio luz enmarcada, tanta como para que haya para todo el mundo, luz de Jururú, que se bebe como vino de Jurançón o como ron de Santiago, no hay motivo para pensar que la luz de Jururú no sea beneficiosa para el cuerpo o para el espíritu, a ver, ahí tenéis la exposición, abrid los ojos y tomad sin miedo de la luz que fluye de los cuadros, ahí tenéis las formas y los colores y, recordando aquella invitación que Jose Enrique nos hacía a la entrada de un cuento, con una cita de François Rabelais, «Lagonak, edatera!», pues eso, «¡Amigos, a beber!», toda esa luz de los cuadros que se bebe por los ojos.


Next Story

This is the most recent story.

Submit a Comment